2014(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

URIOLA.INFOren aurkezpena

Gaur hilak 26, arratsaldeko 19:00etan 
 http://uriola.info/ sareko euskal ataria aurkeztuko da jende aurrean Bilboko Kafe Antzokian.

2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

"BADU BADA, euskara mundu eleanitzean" erakusketa Alhondigan.






Otsailaren 24tik maiatzaren 4ra,
"Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean" erakusketa izango dugu ikusgai Alhondigan,  Jarduera Osagarrien Zentroko 1. eta 2. solairuetan. 
Erakusketaren zati garrantzitsua euskararen iraupena da, hiztunen, jokoaren, antzerkiaren eta literaturaren bitartez.
Ibilbidea euskal kulturan buru-belarri sartzeko gonbidapenarekin amaituko da. www.badubada.com webgunean jarraituko du; bertan, ‘badubadeatzen' jarraitu ahal izango dugu, baita euskararen inguruko bizipen pertsonalak, sentimentuak eta iritziak publiko egiten ere.

"KANALA" Enkore musika taldearen diska berria.

Hamar kanta dituen diskoa aurkeztu berri du Bilboko Errekalde auzoko laukoteak, Kanala (Oihuka). 
Hilaren 28an aurkeztuko dute jentaurrean Kanala, Bilboko RockStar aretoan, 20:30ean.